MUGAK GAINDITUZ EUSKAL HERRI SOZIALISTA ERAIKI

Abenduaren 6a jaieguna dute Hego Euskal Herriko langileek. Hori horrela, Espainiar Konstituzioaren onarpena ospatzeko eguna, frantziar eta espainiar estatuek Euskal Herrian inposatutako mugen zein hori bermatzeko baliatzen dituzten instituzioen ondoriak agerain uzten dituen eguna dugu. Izan ere, Euskal Herriko langileriaren aurka buruturiko jazarpena legezkotasunez janzten dute bi estatu zapaltzaileen konstituzioek, jazarpen hori zilegitzeko eta normalizatzeko helburuarekin. Bi dokumnetu horiek espainiar eta frantziar estatuetako egitura politiko, juridiko eta administratibo oro burgesiaren nahien eta beharren araberakoak izatea ahalbidetzen dute, estatuaren egituren iturria izanik.

Ildo horretatik, konstituzioak Euskal Herri Langilearen esplotazioari eusteko eta Euskal Herri Langilearen identitate nazionala deuseztatzeko tresna dira. Azken finean, Euskal Herriko lurraldeak bi estatuen artean zatituta egoteaz gain, bai Frantziak, bai Espainiak euren egitura administratiboa baliatzen dute Euskal Herria asimilatzeko xedearekin. Frantziar estatuaren kasuan, Ipar Euskal Herria Pyrénées-Atlantiques departamenduan lausoturik dago, ukazioa baliatuta. Bestalde, Hego Euskal Herrian erregimen autonomikoa baliatzen dute, euskal burgesiari bakarrik mesede egiten dion autogobernuaren eldarnioa sustatzen duena. Alta, lurralde zatiketaren helburua argia da: Euskal Herrian maila politikoan marko legal anitzak baliatuta, Euskal Herri Langilearen artean bere nazio izaera eta identitatea deuseztatzeko baldintzak sortzea.

Gauzak horrela, Euskal Herri Langilea ezin da isilik ezta geldirik geratu, estatuek bere azpirazioari eusteko eta berau asimilatzeko aurrera daramaten estrategiaren baitan baliaturiko tresnen aurrean. Izan ere, abenduaren 6a ez da Euskal Herriko langileontzako jaieguna, gure egueneroko azpirazioa zilegiztatzeko saiakera erakusgarririk argiena baizik. Hori dela eta, Jarki antolakunde iraultzaileak abenduaren 6an konstituzaioaren aurkako aldarriak Iruñeko kaleetan barreana ozen aldarrikatzeko deita luzatzen dio Euskal Herri Langileari, arratsaldeko 18:30etan Errekoletak plazatik abiatuta buruko duen manifestazioan.