JARKI antolakunde iraultzaileak Gudari Egun ezberdinak antolatu ditu

Ekitaldi zentrala Oreretan izango du lekuko larunbatean eta irailaren 27an Euskal Herriko hainbat txokoetan ekitaldiak antolatu dituzte.

Aurten JARKI antolakunde iraultzailea ere ospatuko du Gudari Eguna, Euskal Herriaren askatasunarengatik eroritakoak oroituz. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, lehenengoa ekitaldi nazionala izango da eta larunbat honetan izango du lekuko Oreretako Herriko plazan goizeko 12:30etan. Honi jarraipena emanez hainbat eskualdetan ekitaldiak egingo dituzte Gudari Egunean bertan, irailak 27an:

-Bizkaian, Bilbon Zaharreko plazan 19:30etan.

-Nafarroan, Iruñeako alde zaharreko Karmen kalean 19:00etan, Mikel Castillo eusko gudaria erail zuten kalean.

-Araban, Gasteizko Farolon 19:30etan.

-Ipar Euskal Herrian, Hendaiako Kaneta portuan 19:00etan.

https://eh.lahaine.org/jarki-antolakunde-iraultzailea-gudari-eguna