Saoradh, Irlandar Errepublikar Alderdi Iraultzaileak, 2024ko Gudari Egunean bidalitako elkartasun mezua

Gaurko Gudari Egunean, Saoradh Irlandar Errepublikar Alderdi Iraultzailetik gure agurrik beroena bidaltzen diegu gure Euskal Herriko burkideei. Era berean, askapen nazional eta sozialaren alde borrokari eusten dieten euskaldunak ere agurtzen ditugu.

Gure babesa adierazten diegu okupazioaren eta kolonialismoaren girgiluengatik lotuta jarraitzen duten euskal preso politikoei. Gure borroka zuzenak elkarlotuta daude eta helburu amankomuna partekatzen dugu: gure herriaren benetako askatasuna. Nazio independente eta libre gisa, gure etorkizun propioa eta gure kontuak inperialismo eta kolonialismoarengandik askatasunean hautatzeko eskubidea. Egun garrantzitsu honetan, hamarkadetan zehar askapen borrokan sakrifizio gorenarekin ordaindu zuten euskal martiriak omentzen ditugu.

Tamalez, gure borroka zuzenek burkide horiengandiko traizioa jasan dute. Lortutako botere posizioetan betikotzea bilatzen zuten horiek gure borrokak kontrairaultzaren bidetik eraman zituzten. Borrokaren bideari uko egin zioten hitzontzi horiek orain okupatzaileen aldean daude. Irlandan alboratu egin zituzten langile klasearen komunitateak, egun, drogen epidemian, txirotasunez blai, etxebizitza faltan eta etsipen orokortuarengatik hondatuta daude, britaniar okupazio kapitalistapean. Beraz, gure euskal burkideei galdegiten diegu gure ustezko liderrek Irlandan egin dituzten akatsak ekidin ditzatela.

Ia errepublikar borroka suntsitu zuten eta beste belaunaldi bat berreraikuntza, berrantolakuntza eta berraktibazio hamarkadetara kondenatu zuten. 1998ko Ostiral Deunako akordioetatik, milaka irlandar errepublikar espetxeratuak izan dira bai sei konderrietan, bai estatu askeko 26 konderrietan. Gaur egun, irlandar errepublikar emakume eta gizonak gatibu ditugu Maghaberri, Hydebank eta Portlaoise-ko espetxeetan. Irlandako preso errepublikarrentzako sostengu elkartea (IRPWA) arduratzen da preso horien eta euren familien ongizatea bermatzeaz.

Gure alderdi politikoa Saoradh, Irlandan zein haratago, borrokaren berreraikuntzan murgilduta dago une honetan. Egiteko hau gogorra izaten ari da, britainiar okupazioak gure mugimendua suntsitzeko egindako saiakera askori aurre egin behar izan diogularik. Saoradh eta IRPWAko kide ugari antiterrorista deritzon legediaren izenean atxilotuak eta akusatuak izan dira. Fidantzapean askatuak izateko zorte nahikoa izan duten horiek, euren egunerokotasuneko bizitza oztopatzen eta murrizten duten baldintza sortaren menpe daude. Euren zigorrak betetzen ari diren horiek ere MARA legediaren jomuga izan daitezke, izaera orweliarreko askatasun baldintzak ezartzen zaizkielarik. Kalean gure kideek milaka gelditu eta miatu zein etxeen aurkako razziak pairatzen dituzte. Hau guztia MI5 eta britainiar estatuaren eskutik zuzenduta dago, baina hala ere, oraindik ez dira gu garaitzeko gai.

Egun hunkigarri honetan, errepublikar mugimendutik Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon García Sanz 3 espainiar antifaxistekin batera, Francogatik exekutatuak izan ziren euskal “freedom fighters” Txiki eta Otaegi omentzen ditugu, baita espainiar okupazioari erresistitzeko euren bizitza eman duten guztiak. Erreformistengatik ustelduak izan gabe, benetako askatasunaren helburuaren alde borrokan jarraituta euren ideia eta printzipioei leial darraienak goraipatzen ditugu.