FPLPko delegazioak Europan Palestinako egoera eta erronken berri eman du Hego Euskal Herrian


JARKI antolakunde iraultzailearen eta Astindu dinamikaren ekimenez hitzaldiak egin dira hainbat hiriburu eta unibertsitateetan.

Majeb Dibsi Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko bozeramailea Europan, Hussan Lubbade militante historikoa eta Anis Hawari Bidaliko (Palestinaren aldeko euskal plataforma) ordezkaria Hego Euskal Herrian egon dira Palestinaren inguruan hitz egiteko.

                      (Egiako Kultur Etxean egindako hitzaldia)

Ostegunean Gipuzkoan egon ziren, ostiralean Bizkaian eta larunbatean Araban goizez eta Nafarroan arratsaldez.

                            (Leioako Kanpuseko hitzaldia)

Hitzaldietan Majeb Dibsik Palestinako historia aztertu eta azaldu zuen nola sionistek urteetan zehar eta indarrez Palestina okupatu duten Israelgo estatua sortu arte. Honen harira Erresuma Batuaren papera salatu zuen, gertari hauen erantzule gisa seinalatuz. Era berean, sionismo terminoaren jatorria eta gaur egungo esanahia azaldu zituen, judutarra ez den edonor baztertzea suposatzen duela adieraziz. Bere ostean, Anis Hawarik hartu zuen hitza geopolitikaz mintzatzeko eta salatzeko Estatu Batuek eta NATOko estatuek Israeli ematen dioten sostengua eta babesa, izan ere, Israelek haien interesak babesten ditu Ekialde Ertainean. Era berean, oso kritikoa izan zen Nazio Batuen Nazioarteko Eskubideekin, adieraziz nazioek soilik indarrez defendatu ditzaketen eskubideak dituztela. Horrekin batera, erakunde horren terrorismoaren ulerkera gaitzetsi zuen, soilik herrien autodefentsa kriminalizatzen baitu, estatu-terrorismoaren aipurik egin gabe eta adibide moduan Estatu Batuak Iraken egindako sarraskiak aipatu zituen. Bukatzeko Palestinar erresistentziaren aldeko mezu baikor bat luzatu zuten, garaipena iritsiko dela adierazi zuten eta hitzaldira gerturatu ziren bertaratutakoen galderak erantzun zituzten.

              (Deustuko kultur etxean egindako hitzaldia)

Hitzaldietan salmentan zeuden Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko (FPLP) elastikoak eta itsasgarri guztiak saldu ziren eta ateratako diru guztia Gazarentzako laguntza humanitarioa bideratuko da


https://eh.lahaine.org/fplpko-delegazioak-europan-palestinako-egoera