Azken asteetan Iruñerrian pintaketa eta ekintza faxisten areagotzearen harira Askek ateratako oharra:
Azkenaldian nabaria izaten ari da Iruñerrian eta Nafarroako hegoaldean gorakada faxista: Margoketa ezberdinak, sare sozialetako irudiak eta zenbait pankarta.
Guzti honi, orain dela gutxi eta askoz larriagoa den gertakari bat gehitu behar zaio, hala nola, bi faxistek Txantrean Jardunen margoketa eta pankarta bat erasotzen ari zirela gertatutakoa hain zuzen ere. Horretan ari zirela, taberna bateko langile heldu batek zertan ari ziren aurpegiratzean, haietako batek langile heldua ukjabilkada batez jipoitu zuen. Inguruan zegoen jendearen erantzun azkarrari esker erasoa ez zen erantzunik gabe geratu, baina egoera hau salatzeko beharrean gaude: alde batetik, espainar estatuan zein europan ematen ari den gorakada faxista Euskal Herriko kaleetan oihartzuna izaten ari duelako, eta bestetik, estatuaren eta poliziaren onespenarekin eginak direlako.
Ez dugu gure kaleetan eraso faxistarik onartuko, faxismo instituzionaletik ala antolakunde marginalizatuetatik etorritakoak izan. Ozen salatu nahi dugu estatu espainolak talde faxistei eskeinitako babesa, gerra zikinetik alderdi politiko desberdinetara, antolakunde hauek nazio zapalkuntzarako eta langileon batasuna apurtzeko tresna gisa baliatuz.
Honen aurrean ez dugu besterik, antolakuntza eta borroka baizik.