Gudari Eguna izateko egun gutxi geratzen diren udazken honetan, gure tristura sentimendua, harrotasun heroikoak dakarren aberriaren eta gizateriaren maitasunarekin nahastuta dago. Gaur, euren bizitza borrokan eta militantzian eman duten pertsonak gogoratzen ditugu. langileen justizia inposatu eta tiranokeri inperialistak lekurik izango ez duen biharamuna eskura dezagun emakume eta gizonok eskaini dezakegun baliotsuena baita bizitza.
5.000 kilometrora egon arren, zuekin batera armak hartu eta Francoren faxismoari zein geroagoko injustiziei aurre egin zietenak oroitzen ditugu gaur, siriar amalurrean indar erreakzionarioei aurre egiten diegun bitartean. Era honetan, gure kide komunista eta abertzaleak nazio zein klase batailak burutzen ari dira gerra-frontean, gatazka honetan jausitako burkideak beti presente dituztelarik.
Gure nazioa bonbardatzen duen eta baliabide energetiko ugari dituen Golaneko mendikateak okupatzen dizkigun Israeleko Entitate Sionistaren, bere mertzenari salafistekin iparraldea okupatu digun Erdöganen Turkiaren eta Eufrates ibarretik ekialdera SDFek estatubatuar agente bezala gauzatzen duten okupazioaren aurka ematen dabiltza bataila hauek astero.
Hala, 550.000 pertsona gatazka militarrean izan ondoren, milaka langile erail dizkiguten gaizki deitutako zigor-ekonomiko hiltzaileak ere pairatzen ditugu zuek bezalako beharginei zapaltzen zaituzteten instituzio berdinengatik. Proiektu atzerakoi eta oligarkiko ezberdinei oldartu zaizkien Euskal Herriko militanteak agurtzen ditugu horregatik.
Zuenganako mezu honetan nazioartean klase eta nazio askapenaren deman dabiltzan horiek agurtzeko aukera dugun neurrian, NATOrengatik lagunduak diren indar banderistei hortzak erakusten ari zaizkion Donbasseko herria ere agurtu nahi dugu, haien gaurko egoerak guk 2011ko martxotik nozitu duguna berehala gogora ekartzen baitigu.
Elkartasunik beroena igortzen dizuegu gure bi nazioak herri langileen etsai direnekiko konfrontazio berdinean daudela berrestearekin batera. Izugarri miretsiz zuen gurekiko elkartasuna laster hamabi urte beteko dituen gerra honetan, garaipenera arte!
Siriar Alderdi Komunista Batua – Siriar Gazteri Demokratikoaren Batasuna.