Realeko zaletuen aurkako jazarpenaren inguruko ASKE-ren oharra

Estatu espainiarrak, estatu burgesa izanik, langileria jazartzeko eta jipoitzeko erabiltzen ditu indar polizialak. Honen adibide garbia dira atzo Reala eta Vila-realen arteko norgehiagokan ikusitako irudiak.

Honen harira, azken asteetan hainbat euskal zaletu taldek indar polizialen partetik jasandako jazarpena salatu dute. Bestalde, duela aste bat Hapoel-eko zaletu sionistek Bilbon nahi zutena eta gehiago egin zuten zigorgabetasun osoz.

Gertakari hauek Euskal Herri Langilearen aurkako eraso gisa ulertu behar ditugu, betiere garbi izanik espainiar estatuaren zein burgesiaren interesen aurka doan edozein talde jazarria izango dela.

JAZARPENAREN AURREAN ANTOLATU ETA BORROKATU!