Leitzako JARDUN-ek gabonetan Euskal Preso Politikoen etxeratzearen alde kartzela barruan jartzen diren Olentzero eta Maimurri egindako erasoa salatu du ohar honen bitartez

Urteetan zehar Leitzako plazan, eguberrietan, Euskal Preso Politikoen etxeratzearen alde kartzela barruan jartzen dira Olentzero eta Maimur. Azken urteetan hainbat aldiz kolpatuta agertu dira, baita daramaten txapela edo ikurrina kenduta eta lurrean botata ere. Aurten, 2 eraso eman dira eguberrietan: lehena abenduaren 25eko gauean eta bigarrena urtarrilaren 6ko gauean.

Lehenengoan Olentzerok eta Maimurrek zeramatzaten Amnistiaren aldeko zapiak eraman zituzten, baita Olentzeroren txapela ere.

Egoera honetaz jabetuta, berriro jarri genizkien zapiak eta txapela.

Bigarren erasoan Olentzero kolpeka erabili zuten, burua zulatuta utziz.

Lehen esan bezala, aurtengoa ez da kasu isolatu bat izan, azken urteetan hainbat aldiz errepikatu den egoera baizik: orain dela 2 urte txikituta agertu ziren Olentzero eta Maimur, joan den urtean burua kolpatuta eta zulatuta zuen Olentzerok, aurten bezalaxe, eta horrela urteak joan eta urteak etorri.

Badakigu nor diren eraso hauek gauzatu dituztenak, Leitzako herrian daukaten kuarteletik ateratako zakurrak dira. Estatu aparatuen indar osoa dute beraien alde eta inpunitate osoa dutela uste dute. Baina garrantzitsuena falta dute, Olentzerok Euskal Herriaren identitatearen ikur bezala daukana, eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik espetxeetan bahituta daudenek daukatena, herriaren babesa.

Babes hau ezinbestekoa da urteak igaro hala horrenbeste bide ezberdinetatik erasotua den Euskal Herriaren biziraupenerako, Olentzero eta Maimur gure herriko kaleetatik ibiltzeko eta eraso hauek burutzen dituztenak nor diren jakiteko.

Salaketa honekin argi esan nahi dugu badakigula zertarako dauden uniformatutako zakurrak eta ez ditugula nahi ez hemen eta ez inon! Eta argi utzi nahi dugu ere heldu den urtean Olentzero eta Maimur Leitzako plazan izanen direla berriz ere, Euskal Preso Politikoen Amnistiaren aldarriarekin batera.

Gora Euskal Herria!

Independentzia eta sozialismoa!