JARDUN-eko kideen atxiloketen harira ASKE-k hurrengo oharra argitaratu du

JARDUNEKO KIDE BAT ATXILOTUA

Gaur goizean Polizia Nazionalak JARDUN-eko kide bat atsilotu du Iruñean. Komisaldegian deklaratu ostean, gorroto delitua egotzita aske utzi dute ordu batzuen buruan. Atsiloketa hau ASKE-k iragan urriaren 12an Hego Euskal Herriko puntu ezberdinetan Espainiako Egun Nazionala eta indar okupatzaileen aurka burututako mobiliziazioen ondorioz eman da. Ez da harritzekoa erantzuna okupazio hori gauzatzen duten indar jazartzaileen eskutik etori izana espainar estatuak Euskal Herriak paitatzen duten okupazio militarraren aurka burututako mobilizazioen erantzun bezala. Hau da, Euskal Herriaren klase eta nazio aspirazioa indarrez, beldurrez eta mehatxuz bermatzen duten indar okupatzaileen eskutik, hain zuzen.

Hala ere, estatuek garbi izan behar dute errepresioak erantzuna besterik ez duela sorraraziko Euskal Herri Largilearengadik. Euskal Herriaren nazio eta klase zapalkuntza dirauen bitatean, injustiziaren aurrean langile klasea kontzientzia hartu eta antolatzen aritzea ekiditea ezinezkoa egingo baitzaio estatu zapaltzaileei. Horrela. frantziar eta espainar estatuek argi izan behar dute burutzen dituzten muntai polizial eta egozten ditunen karguak egozten dituztelarik, guk argi daukagula hauek Mugimendu iraultzailea kriminalizatu eta antolatuta diharduten militanteak kikiltzeko aitzaki eta bitartekari baino ez direla.

Gauzak horrela, ASKE antolakundeak Euskal Herri Langileari errepresioaren aurrean antolatzeko deia egiten dio. Bide horretan, espainiar estatuaren eraso hau salatzeko 20:00etan Iruñeako Nabarrerian burutuko den kontzentrazioan parte hartzeari deitzen diolarik Euskal Herri Langiteari.


ERREPRESIORIK EZ!!

INOAR ERREPRESIBOAK SUNTSITU!!

EUSKAL HERRIAK AMNISTiA!!