Bultza

Bilboko Herri ekimena
Bultza

Bultza herri ekimena izaera nazional eta sozialeko arazoei irtenbidea emateko erreferente politikorik gabeko eta herri geruzen despolitizazio eta desmobilizazio testuinguruan jaio zen.

Klase borroka eta izaera nazionaleko lana uztartu nahian inguruan genituen hutsuneak betetzeko helburuarekin auzo mailan antolatu ginen. Hori dela eta, gure eguneroko lana Bilboko Basurtu, Indautxu eta Olabeaga auzoetan eramaten dugu aurrera. Ildo horretatik klase kontzientzia berreskuratu eta sortzeaz aparte, auzo mailan burutzen dugun lana estatu kapitalista eta euskal burgesiaren erasoak eta herri moduan zapaltzen gaituena salatzea da. Izan ere, espazioak berreskuratu eta Euskal Herri Langileriaren interesak defendatuko dituen herri alternatiba eraikitzeko momentua da.

Sare sozialak