Askatasun Haizea

Busturialdeako Herri Ekimena
Askatasun Haizea

Askatasun Haizea herri ekimena Busturialdeko norbanako eta kolektiboz osatutako plataforma da. Memoria iraultzailea klase, nazio eta genero ikuspegitik lantzea du xede. Independentzia eta sozialismoaren alde 1936an borrokatu zutenekin, frankismoari aurre egin ziotenekin, sasi demokrazia honetan sinistu ez zutenekin eta 1978ko erregimenaren aurka altxatu zen Euskal Herri Langilearen helburuekin bat egiten dugu.

Memoria iraultzailearen lanketa tresna ideologiko bezala hartzen dugu iragana aztertu, ikasi, gogoratu, gaurkotasunean eragin eta etorkizuna bereganatzeko. Gure aurretik borrokan aritu direnengatik baitirau bizirik Euskal Herri Langileak, haiek utzitako bideari egin diezaiokegun ekarpenik handiena hutsunea bete eta aurrera jarraitzea delarik.

Sare sozialak