DEUSTUKO AMNISTIAREN ALDEKO ANTOLAKUNDEAK Txikitoren gose grebaren harira ateratako adierazpena

Txikito gose greban!

Iñaki Bilbao, Euskal militante politikoa, kartzeleroen mendeku koldarraren biktima izaten ari da.

Hori dela eta, bere militantzia aldarrikatuz eta duintasun militantea erakutsiz, gose greban jarri da.

Gose greba honen helburuak: Independentzia, sozialismoa, Euskal Herriaren birbatzea zein berreuskalduntzea dira.

Iñaki urte luzez darama espetxean eta erasotua izaten ari da bere posizio politiko koherentea mantentzeagatik.

Euskal Herri seme iraultzaile baten aurrean errespetua baino ezin dugu adierazi eta berak markatutako helburuetan kokatzen garen heinean, horiek lortzeko irmoki borrokatuko dugula, beste behin ere, berresten dugu.

Euskal Herriak ez du etsiko!

“NAHIZ ETA HANKA BANA HAUTSI BERRIAK BADIRA”

BORROKA DA BIDE BAKARRA!