Lekeitioko atxiloketen harira koordinadorako eragile ezberdinek irakurketa plazaratu eta kontzentrazioak deitu dituzte

Deustuko Amnistiaren Aldeko Antolakundeak Lekeition zipaioek burututako bi gazteren atxiloketen harira irakurketa plazaratu du eta gaurko amnistia osoaren aldarripean Done Petri plazan deituta zeukan kontzentrazioan atxiloketak salatzeaz gain atxilotuen berehalako askatasuna exijituko du. Helburu berdinarekin Busturialdeko Jardun koordinadorak kontzentrazioa deitu du 20:00etan Merkurio plazan.