ASKATASUN HAIZEAK 1975eko maiatzaren 14an indar okupatzaile frankistek Gernikan eraildakoak omendu ditu

Askatasun Haizea herri ekimenak Jesus Mari Markiegi Aiastui “Motriko”, Blanca Salegi Allende eta Iñaki Garai Lejarreta omentzeko ekitaldia burutu du.

Gertakarietatik 46 urte pasa diren gaurko egunean eta Gernikako Juan kalzada Kale berberean, 40 bat pertosna bildu dituen ekitaldian Askatasun Haizeak garaiko egoera latza ekarri digu gogora militante politiko zein euskal biztanleek jasaten zuten zapalkuntza eta errepresio gordinaren historiaren kontakizuna gizarteratuz.

1975eko maiatzaren 14an, goizeko 6:00tan indar okupatzaile frankistak Blanca Salegi eta Iñaki Garai bikotearen etxea inguratu zuten bertan izkutuan zeuden Jesus Mari Markiegi “Motri” eta Enrique Gomez Alvarez “Korta” ETAko militanten bila. Iñaki Garai-k bere etxeko atea ireki bezain pronto tiroz josita emaztearen aurrean akatu zuten eta Blanca Salegi lurrean odolez zeukan senarra babestera joan zen moentu horretan beste tiro-sorta batez josi zuten. ETAko bi militanteak etxeko lehio batetik salto egin eta Guardia Zibilekin tiroketan hasi ziren, Guardia Zibilen sargentu bat akatuz. Tiroketa ostean “Motriko” balaz zauriturik lekutik ihes egitea lortu zuen baino handik gutxira Guardia Zibilek bera lokalizatu eta atxilotzeko intentziorik gabe 40 tiroz bertan eraili zuten.