JARDUN koordinadorak antolatutako 2021. urteko Aberri Eguneko kronika

Euskaldunon aberri eguna Erresurrekzioko Igandean dugu, beraz ez daukagu data zehatzik. Duela 89 urte ospatu zen lehenengoz Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik, Bilbon. Geroztik, hainbat alderdik eta eragilek gure geografiako bazter anitzetan biltzeko deia luzatu dute, lelo eta aldarrikapen diferenteak plazaratuz. Batzuen kutsu elijiosoetatik eta folklorismotik aldenduz, 2021eko Apirilaren 4an eta pandemiaren zailtasunei aurre eginez, Euskal Herri Langileriaren Alternatiba den JARDUN koordinadorak, bere ibilbidean aurrenekoz, Gernikan Aberri eguna antolatu dugu.

JARDUNeko kideentzako prestaketa lanak goizeko 8:00tan hasi dira. Batzuk Auditorioko eszenatoki muntaketan egon garen bitartean besteak eskualdean egindako propaganda lanei ekin diogu. Aipatu beharra daukagu propaganda lanetan ziharduten 7 kideek Gernikako polizia munizipalen partetik, Ertzaintzaren agindupean, identifikazioak jasan dituztela eta nabaria izan dela Ertzaintzaren sektreten presentzia Auditorioan. Hau, Jarkik azken hilabetetan zehar errepresioaren aurkako dinamikan landu eta salatu duen poliziaren paperaren erakusgarri argia da.

11:00ak aldera Euskal Herriko txoko ezberdinetatik ehundaka pertsona elkartzen hasi gara Gernikako kaletan eta Merkurio plazaren inguruan, baina ez da izan ordu bat igaro arte, zanpantzarrak eta adar hotsak gidatuta koordinadoraren lehenengo manifestazioarekin Aberri Egunean antolatutako ekimenei ekin diogula.

600 pertsona inguru batu dituen mobilizazioan ordu betez egon gara Gernikako kaleak aldarriz betetzen, antolakuntza eta borroka eta independentzia eta sozialismoa Euskal Herri Langilearen askatasunerako alternatiba bakarra dela aldarrikatzen duten leloekin.

13:00ak aldera Auditorioan aurkitu du manifestazioak helmuga. Txalaparta doinupean eta bertsolarien kantupean Aberri Eguneko ekitaldiari hasiera eman diogularik.

Jarraian bildutakoei eta oro har, Mugimendu Iraultzaileari zuzendutako JARDUN koordinadoran sortzen ari den klase feminismorako antolakundearen, Jarki antolakunde iraultzailearen eta azkenik koordinadoraren amaierako diskurtso politikoa entzungai izan ditugu.

Koordinadoraren Klase feminismorako ekimenaren irakurketa.

Jarki antolakunde iraultzailearen hitzaldia.

koordinadoraren hitzaldia.

Ekitaldia Eusko gudariak eta Internazionala abestuz amaitu dugu.