Utzi bakean euskal gazteria!

Larunbatean Gernikan espainiar polizia autonomikoak burututako erasoen arira, Busturialdeko Jardun kordinadorak hurrengo irakurketa plazaratu nahi du.

Hasteko, irmoki salatu nahi dugu Ertzaintzak eta Udaltzaingoak gazteen kri-minalizazioan jokatu duten papera modu guztiz errepresibo batean, Covid-19aren

krisialdia aitzakitzat jarriz. Busturialdeko gazteriak denbora luze bat daramagu katxeoak, jarraipenak, isunak, kontrolak eta bortizkeria jasaten estatuaren beso armatuarengandik, helburu bezala gure kriminalizazioa eta gure jazarpena dutela-rik. Elkartasun gutxi dugula diote, ez dugula arduraz, jokatzen, baina honen atzean instituzioetako politikarien lan arduragabea eta ez-eraginkorra estali nahia baino ez dago. Pandemia honen atzean beraien helburu bakarra norbanakoaren interes ekonomikoak babestea baino ez da.

Larunbateko gertakariak nazka baino ez digu sentiarazten. Inongo mehatxu-rik gauzatu gabe geunden gazteon aurka tiroz eta bortizkeriaz oldartu ziren, zauri-tu ugari eraginez. Berriz ere, argi erakutsi dute sistema kapitalistaren baitan kokat-zen den eredu polizialaren izaera basatia eta baita ere, beraien jokaera hiltzailea.

Elkartasuna adierazi nahi diegu zauritutako gazte guzti horiei. Baina baita ere, poliziaren aurrean tinko mantendu ziren gazteei, beraien eskubideak defendat-zearren eta estatuaren borregoei aurre egitearren.
Bukatzeko, gure prestutasuna adierazi nahi dugu herri moduan basakeria honen aurrean antolatu daitezkeen ekimenetan parte hartzeko, ez da garaia etekin politikoa ateratzeko gertaera hauetatik, herri-defentsa izan behar da lehen-tasuna. Honez gain, dei egiten dizuegu Gasteizen, 1976ko martxoak 3an poliziak burututako erailketak salatzera larunbata 27an, Merkurion 19:00etan.

Oroimena eta justizia! Kapitalismoak hiltzen gaitu, beste modu batzuen artean, estatuaren txa kurrak gure aurka bidaliz, utzi Euskal Herri langilea bakean!

Sistema txakurrei aurre egin!!

Kapitalismoa da pandemia!!

JARDUN