NAZKATUTA GAUDE!
Etxarri Aranatzeko kioskoan JARDUN-ek Aberri egunera deitzen zuen pankarta bat jarrita zuen. Apirilaren 4an, astelehena, udal langileak pankarta hau kioskotik kentzen ikusi genituen. Beraiengana hurbildu eta aurrera eramaten ari ziren jarreraren inguruan galdetu genien, udaleko langileen erantzuna herriko alkatesak, pankarta hori kioskotik kentzeko agindu ziela adierazi zioten.
Kontutan izan behar da, pankartaren deialdia oraindik ez zela pasa eta kioskoan baldintza berdinetan zeuden beste hiru eragile ezberdinen pankartak zeudela, gurea kendu eta gainontzekoenak bertan utzi zituztelarik.
Hurrengo egunean, apirilak 5, asteartean, alkatesari aurreko egunean gertatukoaren inguruko azalpenak eskatzera gerturatu ginen. Honek, jarrera oldarkor eta bortitzarekin erantzun gintuen.
Kontutan eduki behar dugu, normalean pankartak, kioskotik deialdiak pasa arte mantentzen direla. Kasu honetan, beste hainbat egoeretan bezala, bai EH Bilduren udalaren aginduz, baita hainbat SORTUko militanteek burutu bezala, JARDUNeko pankartak herriko toki ezberdinetatik kendu izan dituztela (Peio eta Josuren omenaldiak dira horren adibide batzuk), herrian, beraien hegemonia eta “indarra” erakusteko asmoz.
Hau ahal da herriarentzat lan egitea? Non geratzen da garai bateko aldarrikapena (udala herriarentzat eta herria udalarentzat)?
JARDUNetik ez ditugu jarrera hauek onartuko eta aipatu behar dugu nazkaturik gaudela. Guk, eskatzen dugun gauza bakarra gure ildo eta jardun politikoarekiko errespetua da.
INDEPENDENTZIA
SOZIALISMOA