Ekitaldiak kargatzen

Mahai ingurua: Kapitalismoaren aurkako estrategiak eta esperientziak

2021-11-12 - 18:00
  • ekitaldia hau amaitu da.

BUSTURIALDEA HERRI BOTERETIK ERAIKIZ

Busturialdean, JARDUN Koordinadora osatzen dugun kideok eragile desberdinekin hitzaldi ziklo bat zabaldu nahi dugu, kapitalismoaren aurrean dauden erresistentzia forma eta esperientzia desberdinak ezagutzeko eta elkar trukatzeko.

Lehenengo hitzaldia, azaroaren 12an izango da eta hurrengo taldeek hartuko dute parte: AZET. Etxebizitza sindikatua, zeinak espekulazioaren eta etxegabetxeen gaurkotasunaz hitz egingo duen. SUKAR HORIA, talde ekologistak zeinak klase ekologismoa lantzen duen eta JARKI antolakunde iraultzaileak.

Azaroaren 13an ASTRAN kontzertu batzuk antolatu ditugu, eskualdeko eskaintza kulturala ere Busturialdeko egoera sozioekonomikoaren baitan kokatu beharra dagoelako.

Euskal Herri Langilearen askapenerako guztiz beharrezkoa ikusten dugu, formazioa, kontzientzia zabaltzea, herri boterea sustatzea eta elkar lana jorratzea. Euskal Herri Langilearen antolakuntzaz soilik askatuko dugu Euskal Herria.

Jardun Independentzia eta Sozialismoaren alde!

Xehetasunak

Data: 2021-11-12
Ordua: 18:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Tokia: Astra
Helbidea: Gernika,

Antolatzailea

Antolatzailea: Jardun