Eibarreko munizipalak indartu eta armatzearen aurrean JARKI antolakunde iraultzaileak egindako irakurketa

Txakurrak beti txakur!

Itxaroten genbiltzan albistea iritsi zen duela zenbait aste. Maiatzaren lehenetik, Eibarko udaltzainek suzko armak eramateko askatasun osoa dute, Auzitegi Gorenaren onespenetik eratorritako erabakia izan delarik. Ebazpenak “egungo errealitate sozialak” armatzea ezinbestekoa zela argudiatzen du, baina guk argi dugu: hau guztia, jazarpen politiko eta sozialera bideratuta dagoen arau-sistema bezala ulertzen dugu, Covid-19aren aitzakiapean hartutako neurri errepresibo eta txikitzaileekin areagotu zena.

Estatua biolentziaren monopolioaren jabe moduan ulertuta, eta haren kontrola burgesiaren eskuetan dagoela kontuan hartuta, erraz esan daiteke martxan jarri dituzten neurri sistema errepresibo hauek helburu finko bat dutela. Hain zuzen ere, beraien zapalkuntza sistemaren betikotzea eta antolatuta gabiltzanon kontrako jazarpena. Euskal Herrian, frantziar zein espainiar estatuek inposatzen duten indar militarrarekin gutxi ez, eta Eusko Jaurlaritzak munizipalak armatu eta indartzearen aldeko apustua egin du, Ertzaintzak kaleak militarizatzeko helburua ase ez balu bezala.

Burgesiaren eraso hau, gizartearen tentsionamendu eta muturreko polarizaziorako egoera ematen denerako prestaketa garbia dela irmoki salatzen dugu. Izan ere, ez da kasualitatea neurri hau krisi testuinguran hartu izana, helburu argia baitauka: antolakuntza iraultzaile oro suntsitzea. Zentzu horretan, estaia bere indar errepresiboak armatzen ari den bitartean, gu gure askatasuna erdiesteko antolakuntzarakoo tresnez hornitu behar gara; guri baitagokigu gaur egun bizi dugun zapalkuntza egoera iraultzea. Horregatik, dei egiten diogu Euskal Herriko langile orori, burgesiaren indar errepresiboak armatzearen eta indartzearen aurka agertu, eta independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzera.

Armekin edo armarik gabe, txakurrak beti txakur!