Busturialdea herri boteretik eraikiz
Ura ez da negozioa
Bilboko Bizkaia Ur Patzuergoak Busturialdeko Patzuergoa bere sarean sartzea erabaki zuen urteko azken Batzar Nagusian. Horrek Busturialdeko Ur Patzuergoaren pribatizazioak suposatzen du; eta beraz, oinarrizko baliabide bat kudeatzeko aukera kentzen dio herriari. Gainera, pribatizazioaren ondorioz, IBEX indizeko Espainiako enpresek milioi askoko kontratuak lortuko dituzte kudeaketa honen ondorioz. Berriro ere, EAJren taldeko enpresak eta bere klan garrantzitsuenetako batek, Atutxa familliak, milioika euroko kontratuak lortuko dituzte. Gure poltsikoetatik aterako den dirua.
Argitaratutako datuen arabera, Atutxaren taldeko enpresek ematen dizkien kontratu publikoen bidez baino ez dute lan egiten, bere alderdiak zuzentzen dituen erakundeek banatzen dituzten kontratuak, eta azken urteotan 68 milioi euro baino gehiago jaso dituzte. Egoera honetan, balidabide natural baten pribatizazio-pastelean IBEX35eko enpresa multinazionalek ere jasotzen dute bere zatia: Acciona SA, Ferrovial, DAM, DRACE, azken hau Florentino Perez harrapari kapitalistaren taldekoa.
Gure Eskualdean oinarrzko ondasun batez jabetzeak erruduna du, eta EAJ da, Busturialdeko Ur Patzuergoa kontrolatzen duen alderdia. EAJ kapitalaren zerbitzura dagoen alderdiaren adibide argia da. Demokraziaz hitz egiten du hauteskundeetan, baina inoiz ez dio negozio hauen informaziorik ematen herriari eta honez gain, ez ditu kontsultak burutzen honelako gai garrantzitsuetan ere. Hain errotuta eta herritik urrun dauden politikari neoliberal horiek botoa eskatzerakoan bakarrik gogoratzen dira gutaz. Haiek oso argi dute bere kudeaketa eredua; hau da, erakundeen kudeaketa lortzea herriaren ondasunak pribatizatzeko eta desjabetzeko. Kudeaketa publikoen eremu guztiak pribatizatzen dituzte etekin ekonomikoak lortzeko.
Burgesiak gure bizitzako eremu guztiak, baliabideak pribatizatzen ditu herriaren kontrola areagotzeko, honen aurrean ezin gara etsipenean erori, are gutxiako kikildu. Euskal Herri Langilearen batasuna eta antolaketaren bidez borrokatu behar dugu kapitalaren diktadura honen aurka, soilik herri boteretik eraikitako Euskal Herri Sozialistak askatuko gaitu.